Jon Orbegozo, modako goleatzailea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 2a, 16:28
Jon Orbegozo azpeitiar futbolari eta Lagun Onakeko goleatzaile ohia, ahaztu ezin den denboraldi horietako bat ari da egiten Barakaldo futbol taldean.\ \ Dagoeneko 14 gol sartu ditu, nahiz eta hilabete eta erdi jokatu gabe egon den lesio baten ondorioz. Gol horiei esker 2.B mailako bigarren multzoko goleatzaile nagusia dugu azoeitiarra.\ \ Pitxitxia izateaz gain, Barakaldo futbol taldearekin zuen kontratua automatikoki berritu du urtebeterako, 25 partidu baino gehiago jokatu baititu iada denboraldi honetan. Zorioneko dabil, beraz, Orbegozo. Hori gutxi ez eta aste honetan play-off postuetan sartzea lortu du Barakaldok. \ \ Zihur gaude horrela jarraituz gero, maila altuagoko beste talderen batzuk ere eskaintzaren bat egingo diotela azpeitiarrari, badakigu-eta ikuskatzaile asko dabiltzala Barakaldo aldean.\ \ Zorterik onena opa diogu Orbegoli Lagun Onak futbol taldetik, oroitzapen onak baitakarzkigu bere golek eta play-offak. Animo Orbegol!