Lagun Onak taldeko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko mai. 2a, 16:06
Lagun Onakeko ohorezko gazte mailako taldeak beraien taldeko txapeldun izatea lortu du, zapatuan Zumaiako taldeari 2 eta 0 gailenduta.\ \ Urte bikaina egiten ari dira, eta orain pastelari ginda jartzea bakarrik falta zaie Jon Ipintza, Xuban Peña eta 'Potxo'-k entrenatzen duen taldeari. Horretarako, beste multzoko Touring edo Hondarribiari multzo arteko finala irabaztea falta zaie, mailako txapeldun eta bide batez Euskal Ligara igotzeko txartela lortzeko.\ \ Zorionak gazteak eta animo!\ \ Zuzendaritza taldeak eskerrak eman nahi dizkie Glual Hidraulikari eta Zabala harategiari urte guztian emandako babesagatik.