Emaitza oso onak eta berri hobea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko api. 24a, 10:27
Hori da uzta utzi diona asteburuak Lagun Onak futbol taldeari. Emaitza oso onak lortu ditu lehen mailan izan ezik beste maila guztietan.\ \ Aipatzekoa da Ohorezko Erregional Mailan Trintxerperen aurka lortutako 1 eta 0eko emaitza. Gola Salegik sartu zuen partida bukatzeko bi minutu falta zirenean. 'Txisu'-k entrenatu eta Lizeaga sagardotegiak babesten duen taldeak pauso batera dauka helburua bete eta mailari eustea.\ \ Aipatzekoa da, bestalde, Ohorezko Jubenil Mailan, Lagun Onakek Zumarragan lortutako garaipena 0 eta 1, Sotok sartutako golari esker. Jubenilen taldeari gol bat falta zaio taldeko txapeldun izateko, eta ea datorren astean Garmendipen lortzen duten puntu hori, Zumaiakoren kontrako partidan.\ \ Emaitzak alde batera utzita, asteburuko berri pozgarria Jagoba Orbegozok eman zuen. Izan ere, 19 urterekin lehen taldean debuta egin zuen Zallan, eta 33 minutu jolastu zituen. (Argazkian, Jagoba Orbegozo)\ \ Zorionak Jagoba!\