Garaipen zoragarria Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko ots. 18a, 16:09
ELGOIBAR 0--LAGUN ONAK 3\ \ Garaipen bikaina pasa den larunbatean Elgoibarko Mintxeta futbol zelaian lehen taldeak lortu zuena. Huts eta hiru irabazteaz aparte sendotasun ikaragarria erakutsi zuen taldeak eta partidua kontrolpean izan zuen denbora osoan.\ \ Garaipen honekin Elgoibar aurreratu eta 11. dago sailkapenean Lagun Onak futbo taldea.\ \ Hamaikakoa honako hau izan zen: Olaizola atezain moduan; atzelari lanetan: EgaƱa, Goikoetxea, Etxeberria eta Tena; erdilari lanetan: Mendinueta, Julen Aranburu, Ruben Aranburu, Oinatz Elustondo eta Joanes Otamendi; eta aurrelaria, berriz, Jon Arrue.\ \ Goleatzaileak: Etxeberria, Elustondo eta Mendinueta izan ziren.\ \ ZORIONAK: LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA