Lagun Onakek eta Anaitasunak derbia jokatuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2013ko urt. 25a, 09:25
Hogeita hamar urte eta gero, Lagun Onak eta Anaitasuna taldeak aurrez aurre izango dira Espainiako Hirugarren Mailako bigarren itzuliko partidan, Garmendipen (18:00). Partida polita eta giro ederrekoa izatea espero dugu. Partiduak zenbait berezitasun izango ditu:\ \ -Klubari laguntzeko eguna izango da eta bazkideek ere leihatilatik pasatu beharko dute partida baino lehen.\ \ -David Tejera eta IƱigo Saizar jokalari ohiei omenalditxoa egingo zaie partidua hasi aurretik, Lagun Onak futbol taldean izan duten ibilbide bikainagatik.\ \ -Atsedenaldian zozketa bereziak izango dira: alde batetik, Halcon bidaiaken eskutik, Elorriaga bainuetxera bi lagunentzako asteburu pasa bat zozkatuko da eta Kontxi arraindegiak eskainitako arrain eta mariskada bikaina ere zozkatuko da, bestetik.\ \ Lagun Onak sailkapeneko hamabigarren postuan dago, 23 punturekin; azkoitiarrek baino bost gehiago dituzte. Lagun Onakeko entrenatzaile Asier Olaizolak 'Urola Kostako Hitza'-ri adierazi dionez, \"ilusio eta gogo handiz\" irtengo dira bihar zelaira. \"Etxean partida irabaztea eta Anaitasunarekin dugun abantaila handitzea da gure helburua\", adierazi du. Izan ere, Garmendipen norgehiagoka bakarra irabazi dute, eta zaleei \"saria\" eman nahi diete biharkoan. \"Gustura\" dago taldeak orain arte egindako lanarekin, mailari eustea baitu asmoa, eta horretarako bidean direla uste dute kideek. Hala ere, Olaizola jakitun da bi taldeak \"berdintsuak\" direna. Hori hala, \"edozeinek irabaz dezake\". Anaitasuna, berriz, norgehiagoka irabazteko premian da, ligako azken aurreko postuan baitago. Beraz, azkoitiarrak \"dena ematera\" irtengo dira zelaira.\ \ Besterik gabe, bihar gerturatu denok Garmendipera eta... Aupa Lagun!