Lehendakari berria du Azpeitiko Kultur Mahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura | Artikulua
2018-03-12 16:42

Alex Silva izan zen lehenbizikoa, hurrena Joseba Izagirre, eta azken bi urteotan Maite Maiz izan da Kultur Mahaiko lehendakaria. Behin bere zikloa amaituta, Olatz Prat izango da lehendakari berria.

Olatz Prat, Kultur Mahaiko lehendakari berria.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Otsailaren 21ean egin genuen Azpeitiko Kultur Mahaiaren urteko ohiko batzarra, 2017ari zegokiona. 2017ko jardunaren errepasoa egin genuen batetik, eta 2018rako dauzkagun proiektuak aletu genituen bestetik.

Emango dugu bakoitzaren berri hurreratu ahala, baina herriko kultur talde eta norbanako sortzaileekin ikuskizun bat antolatzen ari garela aurreratu nahi dugu, Imanol Eliasek idatzitako 'Matxinada' antzezlana oinarri hartuta. Berritasunen artean, berri pozgarri bi. Bat: Urola Erdiko Trikigiro Kultur Elkartea aurrerantzean Kultur Mahaiko kide izango da, batzarrak onartu ostean. Eta bi: lehendakari berria izango dugu datozen bi urteotan: Olatz Prat.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu bi urtean lehendakari lanetan hain fin aritu den Maite Maizi. Mila esker, Maite!

Uztarriak elkarrizketa egin zion Maite Maizi aldizkariaren 181. zenbakian. Orduan, Azpeitian kulturaren osasuna "oso ona" zela adierazi zuen Maizek, eta horretarako Kultur Mahaia "burubelarri lanean" ari zela azpimarratu zuen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa