Hemen da 1766ko matxinadari buruzko hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko mai. 6a, 11:42

Maiatzaren 10ean, asteartea, hasiko da 1766ko matxinadaren inguruko hitzaldi zikloa Iñigo Aranbarriren "1766ko matxinada, kultura eta umorea" hitzaldiarekin. Azkoitiko Torre Zurin izango da solasaldia, 19:00etan. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak elkarlanean antolatu dute.

250 urte bete dira aurten Azkoitian eta Azpeitian matxinada lehertu zela. Herri xehea gosearen eta prezioen igoeraren aurrean altxatu zen, garai hartako jauntxoen aurka. Pasa den apirilaren 14an aurkeztu zuten Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak gertaerak horiek ezagutarazteko elkarlanean antolatutako egitaraua

Tartean, sei saioz osatutako hitzaldi zikloa antolatu dute datozen asteetarako. Azkoitian eta Azpeitian izango dira hitzaldiak. Lehenengoa, datorren asteartean, maiatzak 10, 19:00etan, Azkoitian, Torre Zurin, Iñigo Aranbarri, "1766ko matxinada, kultura eta umorea" izenburupean. Hitzaldiaren aurretik matxinadari buruzko erakusketa irekiko dute bertan, maiatzaren 3ra arte Sanagustin kulturgunean ikusgai egon den berdina, hain zuzen.

Honakoak dira hurrengo hitzaldien hitzorduak:

  • Maiatzak 18, asteazkena, 19:00etan, Azkoitian, Torre-Zurin: Juantxo Madariaga, "Euskal Herriko XVII. eta XVIII. mendeetako matxinadak. Ikuspegi soziala".
  • Maiatzak 25, asteazkena, 19:00etan, Azpeitian, Sindikatu Zaharrean: Joseba Zuazo, "Euskal Herriko XVII. eta XVIII. mendeetako matxinadak. Ikuspegi ekonomikoa".
  • Ekainak 1, asteazkena, 19:00etan, Azkoitian, Elkargunean: Oihane Oliveri, “Emakumeen rolak antzinaroan”.
  • Ekainak 8, asteazkena, 19:00etan, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean: David Zapirain, “Matxinadaren osteko kontrol soziala”.
  • Ekainak 15, asteazkena, 19:00etan, Azpeitian, Sanagustin kulturgunean: Iñigo Aranbarri, “1766ko matxinada, kultura eta umorea”.

Aipatzekoa, azkenik, pasa den asteartean, maiatzak 3, Azpeitiko Kultur Mahaiak egindako 1766ko matxinada kale izena jartzeko eskaera onartu zuela Azpeitiko Udalak, maiatzeko ohiko udalbatzarrean.