1766ko matxinadari buruzko erakusketa ikusgai da Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko api. 20a, 12:35

1766ko matxinadari buruzko erakusketa ireki dute gaur, apirilak 20, Sanagustin kulturgunean. Datozen bizpahiru asteetan ikusi ahal izango da duela 250 urte Azkoitian eta Azpeitian izandako matxinadaren kontakizuna oinarri duen erakusketa.

1766ko matxinadaren zertzelada nagusiak hitzez biltzen dituen 13 panelek osatzen dute erakusketa. Irudi lagungarriak ere baditu, hala nola, garai hartako eraikin historikoen argazkiak, orduko dokumentuak eta grabatua. Maiatzaren 10etik aurrera, Azkoitiko Torre Zuri aretoan ikusi ahal izango da erakusketa.

Azpeitiko Udalak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak matxinada lantzeko elkarlanean antolatu duten egitarauaren baitan kokatzen da aipaturiko erakusketa. Joan den ostegunean, apirilak 14, eman zuten egingo dituzten ekintzen berri.