Txiki Biran egitasmoaren bigarren saioa izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko mar. 7a, 12:40

Datorren zapatuan, martxoak 12, izango da Txiki Biran egitasmoaren bigarren saioa, 16:30ean, Ingurugiro Etxean. Hezurren egia erakusketaren bisita gidatua eta Ekainberriko kideeek eskainitako tailer praktikoa izango dira 10 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat. Asteazkena, martxoak 9, baino lehen eman behar da izena. 

Martxoaren 12an, zapatua, izango da Txiki Biran egitasmoaren bigarren saioa, Ingurugiro Etxean. 'Hezurren egia' erakusketaren bisita gidatua eta historiaurrean biziraupenerako erabiltzen zituzten tekniken tailer praktikoa eskainiko dituzte, 10-14 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. 50 lagunek har dezakete gehienez parte, eta horretarako, asteazkena, martxoak 9, baino lehen eman behar da izena Gazte Informazio Bulegoan.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatibak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean martxan jarritako egitasmoa da Txiki Biran. Otsailaren 26an aurkeztu zuten aurtengo egitaraua, Badator Txiki Biran, badator mobida! lemapean, eta hurrengo egunean ekin zioten egitasmoarekin, Xalto pailazoaren emanaldiarekin.

Aurkezpenean aipatu bezala, herriko talde eta eragileekin elkarlanean aritzea da egitasmoaren ardatzetako bat, baita haur eta gaztetxoen, eta herriko taldeen arteko zubiak eraikitzea ere. Oraingoan, hain justu, Ingurugiro Etxearekin eta Ekainberrirekin batera antolatu dute saioa. Halaber, aipatu behar da, Hezurren egia erakusketaren bultzatzaileetako bat Azpeitiko Kultur Mahaiko kidea den Antxieta Arkeologi Taldea dela.