Eskerrik asko, Nicolas!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko ots. 22a, 10:33
Nicolas Oteiza Leceta 'Kaito' hil berri da. Besarkada bat eta animoak familiako eta hurbilekoei. Herriko kulturari egindako ekarpena eskertu nahi dio beste behin Azpeitiko Kultur Mahaiak Nicolasi, bereziki, hainbat urtetan egindako artxibo eta transmisio lana. Hau eskertzeko, hain justu, Kultur Mahaiko hirugarren ohorezko bazkide izendatu genuen pasa den urteko uztailean. Mila esker, Nicolas!