Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko urt. 28a, 12:34

Azpeitiko Kultur Mahaiak bazkideen urteko ohiko batzarra egingo du gaur, 20:00etan, Baigera aretoan.

Gaur, osteguna, bazkideen baztarra egingo du Azpeitiko Kultur Mahaiak. Bertan Kultur Mahaiaren 2015eko jardueraren laburpena eta 2016. urterako egitasmoen aurreikuspena azalduko da. Bestalde, Sanagustin kooperatibaren 2015eko balantzea egingo da eta 2016rako kooperatibak dituen asmoak azalduko dira. Horrez gain, Kultur Mahaiko zuzendaritzan izango diren aldaketek ere azalduko dira eta iaztik martxan den Soreasuko kultur sormen espazioaren proiektua ere izango da hizpide. Bertaratutako bazkideek galderak egin eta zalantzak egiteko parada izango dute.