Kultur Mahaiak bazkideen batzarra egingo du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko urt. 26a, 13:02

Azpeitiko Kultur Mahaiak bazkideen urteko ohiko batzarra egingo du etzi, osteguna, urtarrilak 28, 20:00etan, Baigera aretoan.

Kultur Mahaiaren 2015eko jardueraren laburpena eta 2016. urterako egitasmoen aurreikuspena azalduko da batetik. Gauza bera egingo da Sanagustin kooperatibaren kasuan ere. Bestetik, Kultur Mahaiko zuzendaritzan izango diren aldaketek ere izango dute tokia batzarrean, eta iaztik martxan den Soreasuko kultur sormen espazioaren proiektua ere landuko da. Amaitzeko, galdera-eskeen txanda irekiko zaie bertaratutakoei.