Oinarrizko argazki ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko abe. 11a, 13:43

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazki ikastaroa antolatu du datorren urtarriletik martxora bitartean. Reflex kamera digitalarekin egingo da ikastaroa. Abenduaren 29a bitartean eman daiteke izena, azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidean.

Ikastaroa euskaraz izango da. Urtarrilaren 27an hasiko da, eta martxoaren 16ra bitartean luzatuko da. Asteazkenetan izango dira klaseak, 20:00etatik 21:30era, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi Enparantza, 1. solairua). Irteera praktikoak ere egingo direla aurreratu dute antolatzaileek. Guztira 20 ordu izango dira, eta 60 euro ordaindu behar dira egin ahal izateko. Beharrezkoa da Reflex kamera digitalaren oinarrizko ezagutza izatea, eta norberak eraman beharko du kamera klaseetara.