Urteko azken mutxikoak egingo dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko abe. 11a, 10:00

Santa Luzi egunez egingo dira 2015eko azken dantza jauziak. Eguraldia lagun, igande honetan, abenduak 13, Plaza Nagusian izango da hitzordua, 12:00etan.

Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberri Ikastolako Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak. Hirugarren ikasturteko hirugarren saioa izango da igande honetakoa, urriaren 11n eta azaroaren 8an egindakoen ondotik. Aurtengo azkena izango da, baina datorren urtean ere jarraituko dute, eta urtarrilaren 10ean izango da hurrengoa.

Ohiturari jarraituz, hileko bigarren igandean egiten dira dantza jauziak Azpeitian. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak herriratu eta plazari bizia eman asmoz egin ohi dira. Horregatik, ikustera etortzeaz gain, parte hartzeko deia luzatzen diete beste behin antolatzaileek herritarrei.