Paradisu Zinema Azpeitiko Zinekluba, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko aza. 18a, 10:43

Paradisu Zinema Azpeitiko zineklub berriko kidea den Kepa Urbieta izan zen herenegun, azaroak 16, Euskadi Irratiko Mezularia saioko Tokikom tartean. Uztarriako Julene Frantzesena izan zen saioan kolaboratzen, eta Ainhoa Etxebesteren gidaritzapean, taldearen sorreraz, izenaren nondik norakoaz, prestatu duten eskaintzaz, bonoaz... hitz egin zuen Urbietak. Jarraian entzun dezakezue audioa.