VI. Tuba Jaialdia aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko ira. 11a, 12:21

Urriaren 9tik 11ra ospatuko da aurtengo Tuba Jaialdia. Bihar, irailak 12, aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean, 12:30etan, eta Periscope bidez zuzenean emango dute.

Tuba Jaialdiaren VI. edizioa izango da aurtengoa, eta bonbardinoaz gain, beste mota eta estilo batzuetako musika tresnak ikusi eta entzun ahal izango dira. Kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, masterclass... izango dira urriko bigarren asteburuan.