Azpeitiarrak nagusi Helduen Gipuzkoako 66. Dantza Solteko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko uzt. 27a, 18:25
Berrondo anai-arrebak, txapelarekin eta garaikurrekin.

Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibarguren azpeitiarrek irabazi dute Helduen 66. Dantza Solteko Txapelketa. Pasa den ostiralean jokatu zen Errenterian. Gaztetxoen 50. txapelketa ere izan zen, eta hemen Nagore eta Julen Berrondo anai-arreba errezildarrak izan ziren garaile.

Helduen 66. Gipuzkoako Dantza Solteko Txapelketako lehenengo postua ez ezik, hirugarren eta laugarrenak ere azpeitiarrentzat izan ziren, Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta, eta Maite Beobide eta Mikel Subinas bikoteak sailkatu baitziren, hurrenez hurren. Bigarren postua Idoia Besada eta Xabier Artola Irura-Pasaiako bikotearentzat izan zen.

Gaztetxoen 50. Dantza Solteko Txapelketan ere emaitza ederrak lortu ditu Azpeitiak. Izan ere, irabazle izan zen Berrondo anai-arreben bikotea Luis Alberdik gidatutako Azpeitiko Dantza Suelto Eskolan dabil. Gainera, bigarren eta laugarren postuak ere bikote azpeitiarrek eskuratu zituzten, Laura Bastida eta Ekain Uzkudunek, eta Nagore eta Aner Kerejetak, hain justu. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak geratu ziren hirugarren.