4 urte bete ditu Kultur Mahaiak Sanagustin kuturgunearen kudeaketan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko uzt. 22a, 13:08

Gaur, uztailak 22, lau urte bete dira Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin kulturgunea kudeatzen duela. Bihar izango dira 4. urteurreneko ospakizunak, 18:00etan prentsaurrekoa eskainiko dute bertako kideek Sanagustin kulturgunean bertan. Honen ondoren, lau urte hauetan egindako ekitaldien irudiak bilduko dituen erakusketa irekiko da bertan.  

Azpeitiko udalak kulturgunearen kudeaketarako deialdi publikoa atera zuen 2011ko martxoaren 3an. Bertara aurkeztu zen Azpeitiko Kultur Mahaiko kooperatiba, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba, eta irabazi egin zuen. Udalak maiatzaren 5eko plenoan adjudikatu zion eraikina kooperatibari. Ekainaren 3an sinatu zuten kulturguneari buruzko kontratua, eta uztailaren 22an ekin zioten ibilbideari. 600 ekitaldi inguru egin dira ordutik gaur arte: kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, dantzak, antzerkia, bertso-saioak...

Hemen irakur dezakezue Josu Labaka udaleko kultura batzordeburuak urteurrenaren harira idatzitako iritzi artikulua.