Sanagustin kulturguneko kooperatibaren batzarra izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko uzt. 20a, 12:46

Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen ez ohiko batzarra egingo da bihar, asteartea, 20:00etan Baigeran. Kooperatibako kultur talde zein norbanakoak, eta kulturguneko langileak daude bertara deituta.

Lau urte dira jada Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin kulturgunea kudeatzen duenetik, eta urteotako balorazioa izango da batzarrean landuko den gaietako bat. Honekin batera, kooperatibako estatutuak eta artezkaritza kontseiluaren izendapenak onartuko dira. Bestetik, Azpeitiko Kultur Argazkia eta Kultumetria azterketetako ondorioak aurkeztuko zaizkie bertan bildutakoei. Aurrera begirako asmoekin eta ostegunean ospatuko den 4. urteurrenerako gonbidapenarekin amaituko da biharko bilkura.

Jarraian duzue batzarreko gai-ordena zehatza:

  • Kooperatibizazio prozesuaren egungo egoera.
  • Estatutu berrien onespena.
  • Artezkaritza Kontseiluko karguen onespena.
  • Azpeitiko Kultur Mahaiaren egungo diagrama. Gogoeta.
  • Kultumetria azterketa eta emaitzak (Kultiba).
  • Azpeitiko Kultur Argazkia parte hartze prozesuaren azterketa eta emaitzak
  • Urte amaierako programazioa eta proiektuak.
  • Galde-eskeak.