Igandean egingo ditugu ikasturteko azken mutxikoak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko eka. 11a, 19:27

Hilereko bigarren igandero egin ditugu mutxikoak dantza jauziak, bi salbuespen kenduta. Urrian hasi ginen, eta igande honetan amaituko dugu, ekaineko saioarekin. Sanagustinen edo Plaza Txikian egingo ditugu dantzak, eguraldiaren arabera; 12:00etatik 13:30ak aldera izango dira, eta amaieran, bazkaria egingo dugu. Gerturatu dantzara!

Lapurdin egiten dira batik bat mutxikoak, baina Gipuzkoako hainbat herritan ere abiatu genuen bidea iaz; haien artean Azpeitian. Aurten bideari jarraitzeko asmoari eutsi genion, eta horretan ari gara. Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko dantza eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen ditugu saioak, eta herritar guztientzat irekita daude. Ikasturte honetako saioak ere amaiatu dira, eta balorazio oso baikorra egiten dugu.

Dantzara gero eta jende gehiago gerturatzea nahi genuke. Arituz ikastea, eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioa plazan bertan ematea.