Alaitz Olaizola: "Zirrarak sortzeko asmoa daukagu antzezlan berri honekin"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko mai. 21a, 09:34
Alaitz Olaizolak idatzi eta zuzendu du ostiralean, emakumeen ikasturte bukaerako jaiaren harira, Azpeitiko Emakumeen Antzerki taldeak estreinatuko duen 'Punto, ta punto' obra. Orain artekoekin alderatuta "desberdinena" dela uste du hark.

Azken hamabi urteetan, urtero estreinatu duzue obraren bat maiatzaren hirugarren astean. Egun berezia al da zuentzat?

Guretzat egutegian markatutako eguna da. Izan ere, urte guztian mimo handiz landu duguna herritarrei erakusteko unea da. Hamabi ikasturte igaro dira, eta denetik dugu taldean: hasieratik gurekin dauden emakumeak, Mari Karmen Borda, adibidez; eta aurpegi berriak. Jendea joan eta etorri egiten da, baina guk indartsu jarraitzen dugu.

Punto, ta punto jarri diozue izena obrari. Azpeitian oso erabilia da 'ta punto' esapidea. Zer islatu nahi izan duzue?

Emakume baten bizitzaren inguruan hausnarketa egin eta eginarazi nahi dugu, eta izenburuak lotura du horrekin. Emakumearen bizitza aztertzen hasiko gara, eta ikusiko dugu pertsonek zenbateraino dugun erabakiak hartzeko eskubidea, edo intimitatea izatekoa. Antzerkiak ematen du aukera kontatzen duguna gure herriarekin lotzeko, Azpeitia herri txikia delako, eta hemen denok elkar ezagutzen dugulako.Ea gogoetarako eta eztabaidarako plaza izan daitekeen.

Elkarrizketa osoa, hemen.