Kultur Mahaiko bazkideen batzarra egingo dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko urt. 9a, 16:35

Azpeitiko Kultur Mahaiko ia 400 bazkide eta 22 taldeetako ordezkariak batzen dituen batzarra egingo dugu bihar.  Iaz egindakoaren errepasoa, eta aurtengorako zain dugunari neurria hartzea da helburua. Baigera I-en bilduko gara, 10:30ean.

Azpeitiko Kultur Mahaiarentzat urte emankorra izan da 2014a. Ohiko lanez gain, Soreasuren kudeaketarekin hasi gara, hileroko bigarren igandeetan mutxikoak egiten ditugu eta Badator Olentzero ikuskizun arrakastatsua ere taularatu dugu, besteak beste. 

Urtearen errepasoa egin nahi dugu bihar, talde eta norbanakoekin; eta horrekin batera, datorren urterako aurreikusten ditugun erronka berriak aurkeztuko ditugu.

Kultur mugimendua denon artean bideratzea da asmoa, orain artean egin bezalaxe. Bihar 10:30ean Baigera I-en.