Lorea Agirre: "Estrategiak pentsatu eta abian jarri behar dira euskal ekosisteman sortzen dena hartzaile potentzialaren begien aurrean jartzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko urt. 7a, 11:03

Gogoetarako gai ugari jarri dizkigu Lorea Agirrek mahai gainean, Berria-n egin dioten elkarrizketan. Hemen bat, Kultur Mahaia eta Sanagustin Kulturgunea zuzen-zuzenean ikutzen dituena:

"Une honetan, ikusgarritasuna lortzea oso zaila da. Estrategiak pentsatu eta abian jarri behar dira euskal ekosisteman sortzen dena hartzaile potentzialaren begien aurrean jartzeko. Gero gustatuko zaio edo ez, baina gutxienez begien aurrean jarri. Horretarako ezinbestekoa da elkarlana, baina, sektoreetako eragileen artean ez ezik, baita herri ekimenen eta erakunde publikoen artean ere".

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik hemen.