Olentzeroren jatorri, zentzu eta nondik norakoen inguruan hitzaldia, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko abe. 2a, 12:19

Aurtengo Gabonetarako Badator Olentzero! ikuskizuna prestatzen ari da Azpeitiko Kultur Mahaia herriko hainbat kultur talderekin elkarlanean. Abenduaren 19an izango da, 19:00etan Soreasu Antzokian. Hori baino lehenago, baina, Olentzeroren jatorri, zentzu eta nondik norakoen inguruan hitzaldia antolatu du Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak. Gaur izango da hitzaldia, 19:30ean Baigeran.

Olentzero eta Maridomingirekin neguko solstizioa ospatzen da, besteak beste Satrustegiren esanetan. Baina, zein zentzu eman behar diogu Olentzerori? Zer egin behar da? Nola egin behar da? Horretaz gogoeta egiteko hitzaldia antolatu dute Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeko kideek.

Gaur izango da hitzaldia, 19:30ean Baigerako aretoan.