Bidali Fermin Muguruzarentzat galdera

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko aza. 3a, 12:06

Bihar izango dugu Fermin Muguruza Aho Bizarrik Gabe solasaldi saioan. 19:00etan hasiko da, Sanagustin Kulturgunean. Olatz Prat kazetari azpeitiarrak egingo dizkio galderak, eta nahi baduzu, zurea ere helaraziko dio. Horretarako, bidali galdera ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria SetienAmets ArzallusJesus EgigurenJon Sarasua etaEdurne Brouard.

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.