Amets Amubietak eta Maialen Aldalurrek irabazi dute Gipuzkoako LXV. Dantza Suelto Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko uzt. 28a, 13:48
Maialen Aldalur eta Amets Amubieta azpeitiarrak larunbateko txapelketan. (Argazkia: IƱaki Amubieta)

Dantza suelto txapelketa asko daude uztailaren bukaeran, eta azpeitiarrak emaitza ezin-hobeak lortzen ari dira. Ostegunean, Errenterian izen zen txapelketa; 15 urtetik gorakoen mailan Gipuzkoako LXV. Dantza Suelto Txapelketa egin zen, eta Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrak izan ziren garaile.

Joan zen larunbatean dantza Suento txapelketa egin zuten Errenterian (Gipuzkoa), eta azpeitiarrek emaitza onak izan zituzten.
 
Nagusien mailan, Gipuzkoako 65. dantza suelto txapelketa egin zuten, eta hemen sailkapena:
 
1. Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrak
2. Iker Sanz eta Lierni Kamio, Lezo-Billabonakoak.
3. Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak.
4. Julen Rodriguez eta Maddi Otaegi, Alegia eta Billabonakoak.
 
Eta, 15 urtetik beherakoen txapelkenako emaitzak, hauek (ez zen Gipuzkoako txapelketa):
 
1. Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien azpeitiarrak
2. Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak
3. Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak
4. Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga, Bergarakoak. 
 
Zorionak guztiei!