Edurne Brouard izango da, uztailaren 15ean, Aho Bizarrik Gabe solasaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko uzt. 2a, 12:04

Uda aurreko azken Aho Bizarrik Gabe saioan Edurne Brouard izango da Sanagustin Kulturgunean, uztailaren 15ean, 19:00etan. Alex Silvak emango dizkio gaiak, baina zuek ere baduzue aukera galderak bideratzeko; bidali galdera hona ahobizarrikgabe@gmail.com, eta Silvak egingo dio.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin kulturguneak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitza-k antolatzen dute Aho bizarrik gabe solasaldi zikloa.

Duela urtebete ekin zioten, eta orain arte zazpi gonbidatu izan dira: Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria SetienAmets ArzallusJesus Egiguren eta Jon Sarasua.