Kultur Mahaia eta Sanagustin Tuteran

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko mar. 31a, 14:37

Jakin-mina sortzen du Azpeitiko kultur mugimenduaren antolatzeko moduak. Azpeitiko Kultur Mahairi eta Sanagustini toki bat baino gehiagotatik deitu diote beren esperientzien berri emateko. Duela hilabete inguru Durangon izan ginen, Plateruenan, eta joan zen ostiralean, berriz, Tuterara (Nafarroa) joan ginen. Argazkian ageri den bezala, Kepa Urbietak azaldu zituen gure antolatzeko moduaren ingurukoak.

Arretaz entzun zuten gertutatu zirenek, eta aitortu zutenez, inbidiaz ere bai. Baina, Tuterak eta Azpeitiak zerikusi gutxi dutenez, gure esperientziatik zer hartu eta zer ez gogoeta egin beharko dutela zioten. Urbietak aholku bat eman zien: "Tuterako kultur taldeak oso desberdinak izan arren, saiatu guztiok batzen zaituzten zerbait topatzen, eta handik abiatu bidea".