Aurrerapen txiki-txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko ots. 26a, 11:08

Martxoaren 20an aurkeztuko du Ezinean taldeak Berriz lan berria. Eta martxoaren 22an izango da Sanagustin kulturgunean zuzen-zuzenean entzuteko aukera. Zea Mays-ekin batera emango duten kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Diskoa aurkeztu bitartean, aurrerapen txiki-txiki bat ipini du taldeak sareak.

Deskantsua hartu zuten, eta bost urte inguru isilean egon ostean, Sanjuandegiko festetan itzuli ziren. Gogotsu zeuden orduan, eta musika beste modu batetara bizitzeko erabakia hartua zutela aitortu zuten Azpeitiko Kultur Mahaiak egindako elkarrizketan, beste filosofia batekin: "Ondo pasatzeko egin nahi ditugu kantuak, obsesionatu gabe, gu betetzeko, kontzertuetan ondo pasatzeko".

Ordurako grabatzen hasia ziren Berriz disko berria. Martxoaren 20an kaleratuko dute, eta herrian bertan kontzertua emango dute aurkeztu eta bi egunetara. Sanjuandegiko festetan agertu zirenean batetik eta bestetik deitu zieten, eta kontzertu gutxi batzuk eman dituzte, baina ez asko. Gogotsu daude Zea Mays talde bilbotarrarekin batera emango duten kontzertuan herritarrei disko berria aurkezteko.