Kultur Mahaiko bazkideen batzarra larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko abe. 27a, 17:00

Azpeitiko Kultur Mahaiak larunbat honetan (abenduak 28) egingo du talde eta norbanako bazkideen urteko ohiko batzarra: 10:30ean, Baigera I aretoan. Gaiak: Kultur Mahaiaren 2013ko jarduera eta 2014ko aurrekontu aurreikuspena, zuzendaritza berriaren hautaketa, teknikari berriaren izendapena, kultur mugimenduaren ildoen azalpena, eta datorren igandeko ohorezko bazkidetzako ekitaldiari buruzko informazioa –Manolo Sanjuan izendatuko dugu ohorezko bazkide–. Egin zaitez bazkide; urtean 10 euro dira. 

Gaur egun 380 bazkide gara Kultur Mahaian. Egin zaitez bazkide; urtean 10 euro dira. Zozketak izango dituzu, gainera.

Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, Sanagustin kulturguneak, udal taldeek eta teknikariek osatzen dugu Kultur Mahaia.