'Oinkadak' emanaldia bertan behera uztea erabaki dute eguraldiagatik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko eka. 8a, 16:00

Eguraldi iragarpenek euri-jasak aurreikusten dituzte egun guztirako, beraz, gaur arratsaldean Alde Zaharreko kaleetatik zehar egitekoa zen kale ikuskizuna beste baterako uztea erabaki dute antolatzaileek —Juan Antxieta Musika Eskola, Lakrikun Antzerki taldea, Julian Barrenetxea Abesbatza eta Skandalue elektrotxaranga—. 150 bat herritarrek hartu behar zuten parte. Dena den, izango dugu bizitzaren gainean egindako egitasmo hau ikusteko aukera, beste egun batean egiteko asmoa baitute.

Oinkadak kale ikuskizunean parte hartuko dutenen zerrenda: Juan Antxieta Musika Eskola, Julian Barrenetxea Abesbatza, Lakrikun Antzerki Taldea, Emakumeen Antzerki Tailerra, Haur eta Gazteen Antzerki Tailerra, Emakumeen Txokoko batukada, Ikasberriko antzerkilariak, Dantza Suelto eskola, Baigera, Dantzaki dantza taldea, Azpeitiko Musika Banda, Azpeitiko Argazki Elkartea, Erlo Telebista, Larrañaga Telekom, Amamantzat guapuek eta Sanagustin Kulturgunea. Horiekin batera, kale animazioa ere izango da ikuskizunean, besteak beste Andoni Bastarrikaren eta Sebastian Biassiren parte-hartzearekin.