Kultur Mahaiko maiatzeko zozketen emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko mai. 3a, 17:48

Itziar Goenaga, Karmen Uzkudun, Monika Juaristi, Josu Uranga eta Oihana Elduaien bazkideei egokitu zaizkie liburu, disko, kontzertu eta antzerkietarako sarrerak. Zu ere egin zaitezke bazkide, urtean 10 eurogatik eta, Kultur Mahaiari laguntzeaz gain, zozketetan parte hartuko duzu.

Itziar Goenaga: 12 Tribu + Survival Bob Marley Tribute Band + Roots Brothers-en reggae gauerako 2 sarrera. Maiatzaren 4ean, zapatua, 23:00etan, Sanagustinen.


Karmen Uzkudun: Emaztegaiaren semea antzerkirako 2 sarrera. Maiatzaren 12an, (igandea), 19:00etan, Sanagustinen.


Monika Juaristi: Eñaut Elorrietaren kontzerturako 2 sarrera. Maiatzaren 25ean (zapatua), 23:00etan, Sanagustinen.


Josu Uranga: Jon Abrilen Helloak Txinan eta Josu Zabaletaren Fantasiazko ipuinak liburuak.


Oihana Elduaien: Miren Frantzesenaren Laztantzen nauen eskua diskoa.