Kultur Mahaiaren eta Sanagustinen balantzeez eta aurreikuspenez aritzeko batzarra gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko api. 25a, 12:00

Azpeitiko Kultur Mahaiak urte honetako lehen batzarra egingo du gaur (osteguna), 20:00etan, Baigera I aretoan. Sanagustin kulturgunearen kooperatibak hitzordu bera baliatu du urteko bere lehen bilkura egiteko.

Gaiak:

- Kultur Mahaiaren 2012ko balantzea eta 2013ko aurreikuspenak. 20:00, Baigera I. Mahaiko kultur taldeak, udal taldeak, teknikariak eta Talde Eragileko norbanakoak daude deituta. (oharra: ez da bazkideen batzarra; hori urte bukaeran egiten da)

- 21:00etan, batzarraren segida gisa, Sanagustin kulturgunearen kooperatibaren batzarra hasiko da. Gaiak: 2012ko balantzea eta 2013ko kudeaketa plana. Kultur Mahaiko taldeak, Mahaiko elkarteko zuzendaritzako kideak eta Sanagustineko langileak daude deituta.