Kasik taldeak disko berriko kanta bat jarri du entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko ots. 21a, 10:45

Atzerapenik ez bada, martxoan kaleratuko du Kasik taldeak 'Nora?' diskoa. Uztarriak taldearekin argazki-erreportajea egin du martxoko aldizkarirako.

Taldearen bigarren lana izango da eta Nora? izenarekin aterako dute martxoan (atzerapenik ez bada). Diskoaren aurkezpen kanta modura bideoko hauxe zintzilikatu dute Interneten. Abestiak ere Nora? du izena. Uztarria taldearekin egon da diskoaren grabazioan eta aldizkariaren martxoko alean argazki erreportajea argitaratuko du, 'Klik' atalean.

Taldea: Kasik.
Diskoa: Nora?
Webgunea: http://www.myspace.com/kasiktaldea