Bagara Debagoieneko egitasmoko kideak ere Sanagustini buruz galdezka

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 13a, 12:00
Bagara Debagoieneko egitasmoko ordezkari batzuk Azpeitira etorri dira aste honetan, Sanagustin kulturguneari buruzko informazioa jasotzera (http://www.sanagustinkulturgunea.net/bestetes.php?id_kat=11 ). Xabier Aranbarri kudeatzaileak hartu ditu, Sanagustinen bertan. Debagoiena bailarako gizarte garapenean eragiteko prozesua da Bagara. "Indarguneak baliatuz eta lankidetzatik abiatuta, gizarte autoeratua sustatu, artikulatu eta proiektu ezberdinen bateragunea da", haren blogean irakur daitekeenez (http://goiena.net/blogak/bagara/zer-da-bagara). Azpeitiko Kultur Mahaiko eta Sanagustin kulturguneko kideek azken pare bat urteetan hogeiren bat hiri/herritako ordezkariei eman diete Mahaiaz edo kulturguneaz informazioa, haiek eskatuta.