Herriko kultur taldeak ezagutaraziz etengabe

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko abe. 10a, 17:30

Uztarria.com-en Azpeitiko kultur taldeei buruzko albisteak-eta daudenean, Kultur Mahaiak hemendik aurrera dagokion taldearen oinarrizko informazioa erantsiko du artikuluan: sorrera, helbidea, kontaktua, taldearen ibilbidea... Asmoa, herritarrek modu etengabean kultur taldeen ezaugarrien informazioa jasotzea da. Norbanako egileei buruzko informazio osagarria ere joango da txertatzen.

22 kultur daude Azpeitian, eta arloko eremu den-denak betetzen dituzte. Lan handia egiten dute. Altxor handia da hori guztia. Haiek gehiago ezagutarazteko, etengabe oinarrizko informazioa emango du Kultur Mahaiak, uztarria.com-eko kultur albisteen bidez. Horrez gain, Mahaiari buruzko webeko 'Taldeak' atalera lotura jarriko du.

Kultur Mahaiak aurrera begira transmisioa lantzen hasteko helburua du, jende berria eta gaztea ekartzeko / erakartzeko arlora. Bide horretako pausoetako bat da taldeen informazioa ematea hedabideetan.

Taldeak

- Antxieta Arkeologi Taldea.

- Argazki Elkartea.

- Arte eta Diseinu Zentroa.

- Aurkitu Internet Elkartea.

- Dantza Suelto Eskola.

- Erabaki Produkzioak.
- Erniarraitz Bertsozale Elkartea.

- Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kultura.

- Itsasi Euskal Kultur Taldea.
- Izarraitz Txistulari Taldea.
- Kitarrista Taldea.

- Juan Antxieta Musika Eskola.

- Julian Barrenetxea Abesbatza.

- Lakrikun Antzerki Taldea.

- Metal Boskotea.

- Musika Banda.
- Azpeitiko napar zuzterrak.
- Orkatz Kultur Elkartea.

- Sahatsa Dantza Taldea.

- Urrestillako Triku Musika Elkartea.

- T3. Zine Kluba.

- Zubi-Zarreko Musika Taldea.

Guztiak Azpeitiko Kultur Mahaiko partaide dira, udal talde, kultur teknikari, Sanagustin kulturguneko ordezkari eta bazkide norbanakoekin batera. Gainera, taldeak, txanda sistema baten bitartez, Kultur Mahaiaren zuzendaritzako —Talde Eragileko— kide ere badira, beste eragileen ordezkaritzekin batera.

Kultur Mahaiak ia 400 bazkide ditu. Bazkidetu zaitez; urtean 10 euro dira, eta zozketak izango dituzu.