Beste bi argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko ira. 13a, 15:29

Argazki Elkarteko kide batzuen lanak ikusgai daude Baigera I aretoan eta Lagun Onak Mendi Bazkunan, urriaren 31 artean.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek beste bi erakusketa jarri dituzte herrian:

  • Baigera I-en Jose Luis Lopetegi, Juan Mari Ibarzabal eta Julen Juaristiren lanak daude ikusgai.
  • Lagun Onak Mendi Bazkunan Mikel Zengotita, Jose Antonio Zabala eta Iñigo Olarterenak.

Urriaren 31 bitartean izango dira lanak han.

Sanagustin kulturgunean ere bada beste erakusketa bat: Udane Juaristi Ibañezen margolanena.