143 bikote txapeldun!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2011ko abe. 11a, 22:13

Atzo (larunbata) arratsean bukatu zen Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa, Sanagustineko final nagusiarekin (49 bikote, lehen fasean sailkatutakoak).

 mustxapel.jpg

Kultur Mahaiak antolatu du. Txapelketan 143 bikotek hartu dute parte, ia 300 lagunek, 28 elkarteetakoak. Lehen edizioa izateko kopuru ona da. Txapela Ilunpe soziedadeko bi ordezkarik irabazi dute: Aitor Priyak eta Marcos Villanuevak (1.000 euroko saria, eta txapela bana). Txapeldunorde: Xabier Olaizola-Jose Inazio Etxezarreta, Nahi Genduenakoak (500 euroko saria). Hirugarren: Joxe Ramon Loinaz-Mariano Salegi, Iturrikoak (otarra bana). Laugarren: Joxe Mari Zubizarreta-Luis Mari Argandoña, Izarraizpekoak (bina afari edo bazkari Sanagustinen). Hemen final nagusiko argazki batzuk. Eskerrik asko denei Kultur Mahaiaren izenean.