Bazkideen balekoa jaso du Kultur Mahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2011ko abe. 13a, 22:07

Larunbatean egin zuen Kultur Mahaiko elkarteak bazkideen urteko ohiko batzarra.

Larunbatean egin zuen Kultur Mahaiko elkarteak bazkideen urteko ohiko batzarra, Baigera I aretoan, eta aurrera atera zituen zuzendaritzak aurkeztutako gaiak: Sanagustin kulturguneko kooperatibizazioa garatzeko proposamena, 2012ko aurrekontuak edota urteko balantzearen txostena. Mahaiak abenduaren 1ean taldeen batzarra egin zuen, eta zioen 2011 urte ona izan dela. Argazkian, joan den larunbateko batzarra bukatu osteko une bat. (bazkidetu zaitez zeu ere)

batzar.jpg