1.800 euroko diru laguntza jaso du 'lapikue.net'-ek Eusko Jaurlaritzatik

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2009ko abe. 30a, 12:35

Eusko Jaurlaritzako Kultura  Sailak ematen dituen IKT 2009 diru laguntzetatik jaso ditu 1.800 euro horiek. Kultur Mahaiak aurreikusi baino diru laguntza handiagoa da.

www.lapikue.net webguneak 1.800 euroko diru laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik 2009rako. Kultur Mahaiak IKT diru laguntzetara aurkeztu zuen www.lapikue.net webgunearen proiektua. Aurreneko ebazpenaren arabera (irailaren 17an argitaratu zen), ez zuen diruz lagundu lapikue.net. Diru laguntza jasotzeko Eusko Jaurlaritzak zehaztutako irizpideen arabera 70 puntu lortu behar dira, eta Azpeitiko kultur webak 64 lortu zituen. 

Hori horrela, Kultur Mahaiak helegitea aurkeztea erabaki zuen, eta hiru puntu errekurritu zituen. Gaur jakin da errekurtsoen ebazpena, eta errekurritutako hiru puntu horietan 10 puntu gehiago lortu ditu. Beraz, guztira, 74 puntu lortu ditu www.lapikue.net-ek. Ondorioz, diru laguntza jasotzeko behar diren puntuak lortu ditu; diru partiketan sartu da, eta 1.800 euro jasotzea dagokio. Kultur Mahaiak aurreikusi baino diru gehiago jasoko du.

www.lapikue.net-ek Gipuzkoako Foru Aldundian ere egin zuen diru-laguntza eskaera, baina oraingoz ez da ebazpena atera.