Sanagustin kulturguneak ugaritzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2011ko mar. 15a, 17:02

Zapatuan Lakrikun antzerki taldekoak Mendaron izan ziren Greban gaude antzezlanarekin. Bertara iritsi zirenean hara ezustekoa! Sanagustin kulturgunearekin egin zuten topo.

Duela bost bat urte, lehen mojan komentua zena kulturgune bihurtu zuten Mendaron eta, zer diren kasualitateak, komentu hura ere Sanagustin zen. Eraikina berritu eta kulturgune bihurtu zuten. Gaztelekua-eta bertan dituzte eta mojen kaperatxoa zena areto da orain.

Argazkiko goiko partean kulturgunea kanpotik nolakoa den ikus daiteke, izen eta guzti: "Sanagustin kulturgunea" (eskubikoan).

Erdian, aretoa ikusten da, lehen kapera zena, eta lehengotik gorde duten irudia Sanagustinen tesela da, eskubian dagoena.

Behekoak, Lakrikunekoak antzerkia egiten eta amaitu ostean ateratako argazkiak dira, atzean Sanagustin dutela.

Azpeitikoa, beraz, ez da kulturgune bilakatu den Sanagustin bakarra. Eta hirugarren bat ere badago, Durangon.