Ander Urbieta: "Bertsoa eta parranda, biak dira ederrak"

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko aza. 5a, 11:00

EAR eta MAN taldeak ariko dira gaur bertsotan Orkatzen, 23:00etan hasita, eta hala Bertso Parrandari hasiera emango diote. Gaueko saioan kantari izango da Urbieta.

Bertsoa eta parranda gustuko dutenek gaur gauean dute aukera ederra biak egiteko. Bertso Parrandak, aurten tokatzen zaion legez, ostiral iluntzeak alaituko ditu gaurtik aurrera. Lehendabiziko honetan, EAR (Erreiru, Agite eta Rubenek osatutako taldea) eta MAN (Ministro, Ander eta Nekane) ariko dira kantuan, Orkatzen, 23:00etan hasita.

Gaur, beteranoena Ander Urbieta 'Pow' izango da. Ahal duena egingo dutela esan dio lapikue.net Azpeitiko kultur webari, ez dakiela lehendabiziko txanda pasatuko duten eta txapela janzteko faboritorik ere ez duela. Dena den, gauza batzuk nahikoa garbi baditu:

'Lazkao Txikiedo Ander Urbieta?

Lazkao Txiki nahiago.

'Ministro' edo Nekane?

Biak dira onak, baina... 'Ministro' esango dut.

Librean edo gaia jarrita?

Librean.

Tabernan edo Gaztetxean?

Tabernan, Gaztetxean esperientzia txarra izan nuen eta.

Bi urtetik behin edo urtero?

Bi urtetik behin.

Bertsoa edo parranda?

Biak dira ederrak.