Esklabetako proiektu komunitarioaren inguruko batzarra, ostiralean

Datorren ostiralean, otsailak 15, bizitza komunitarioaren eta autogestioaren gainean azken hilabeteotan Esklabetako eraikinaren ezker hegalean garatzen joan garen proiektuaren inguruko bilera informatiboa egingo dugu. Batzarra 18:30ean hasiko da, eta Azpeitiko Gaztetxean izango da. Azalpenak amaitu ostean, luntxa egongo da bertaratzen direnentzat. Herritarrei dei egiten diegu batzarrera hurbil daitezen.