Gorka Arregik gerriko beltza 5. dana eta Erik Leonek gerriko beltza lortu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Kimura judo kluba 2014ko abe. 4a, 14:02
Joan den larunbatean, azaroak 22, gerriko beltzak eskuratzeko azterketak egin ziren Tolosako Usabal kiroldegian. Bertan izan ziren Kimura Judo Klubeko kide diren GorkaArregi eta Erik Leon, eta biek lortu zuten gerrikoz aldatu eta mailaz igotzearen helburua. Hau da, Erikek gerriko beltza lortu zuen eta Gorkak, berriz, gerriko beltza 5. dana.\ \ Biei zorionak eman nahi dizkiegu Kimurako taldekideok. Argazkian, urdinez jantzita ageri dira Gorka Arregi (ezkerretik hasita bigarrena) eta Erik Leon, azterketa egiten lagundu zieten bi kideekin batera.\