Judo erakustaldia Sanjuandegiko festetan

Erabiltzailearen aurpegia Kimura judo kluba 2013ko mai. 17a, 15:21

Datorren zapatuan, ekainak 1, Sanjuandegi auzoko festak direla-eta, Kimura Judo Taldeak urteko erakustaldia egingo du 10:00etan hasita, Ongi Etorri erretegiaren aurrean. Bertan, 500 eurotan baloratutako otarra bat ere zozkatuko du klubak, kanpoko tatami berri bat erosi ahal izeateko, eta aurrerantzean halako ekimen gehiago antolatu ahal izateko. Denok gonbidatuta zaudete eta mila esker laguntza eman diguzuen guztioi.