Bertso Izpiak saiorako sarrerak eskuragarri daude

Amets Arzallus bertsolaria.

Maiatzaren 17an izango da bertso saioa, 19:00etan hasita, Azpeitiko Soreasu antzokian. Elkarlanean antolatu dute Kilometroakek, Kulturazek eta Erniarraitz bertsozale elkarteak.

Kilometroetako Kultur Izpiak egitasmoaren barruan, maiatzaren 17rako Bertso Izpiak bertso saioa antolatu dute elkarlanean Kilometroakek, Kulturazek eta Erniarratz bertsozale elkarteak. 19:00etan izango da saioa, Azpeitiko Soreasu antzokian.

Bertso Izpiak saioan Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jone Uria, Eneritz Artetxe, Naia Arrizabalaga eta Jokin Uranga bertsolariek kantatuko dute. Gai-jartzaile, berriz, Haritz Etxeberria ariko da.

Dagoeneko sarrerak eskuragarri daude Kulturaz.eus webgunean edota Sanagustin kulturgunean. Ikasle eta langabetuentzako sarrerak 7 euro balio ditu eta gainontzekoenak 12 euro.