Kilometroak denda gaurtik berriro irekita

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2024 2024ko mar. 19a, 16:34
Ikastolako ikasleak Kilometroetako arropa berriekin.

Kilometroak arropa denda gaur zabaldu dute berriro Azpeitiko plazan, eta aste honetan lau egunetan egongo da irekita: gaur, ostegunean, ostiralean eta larunbatean. Ondoren, itxi egingo dute berriro eta apirilaren hirugarren astean zabalduko dute berriz.

Kilometroetako dendak gaur, asteartea, ireki ditu berriro ateak. Arropa sorta koloretsua ikusgai dago dagoeneko Enparantza Nagusian kokatuta dagoen Kilometroak dendan.

Hona hemen denda zabalik egongo den egunak eta ordutegia: