Berri Txarraken berria, 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2014ko urr. 6a, 14:27

Berri Txarrak musika taldearen Denbora da poligrafo bakarra disko berriko Lemak, aingurak abestia entzungai da Berria-ren Badok.info euskal musikaren atarian. Gaur, astelehena, kaleratu dute abestia atari horretan. Abesti hau entzunda, badirudi musika taldeak estiloz zerbait aldatu duela disko berria egiterakoan. Taldearen 20. urtemuga ospatzeko kaleratu duten diskoa 20 kantuz osatu dute. 

Duela ia urtebete izan zen Berri Txarrak Sanagustin kulturgunean. Iazko azaroaren 1ean, hain zuzen. Orduan, aurreko Haria diskoaren bira amaitzeko azken kontzertuetakoa eskaini zuen Azpeitian, eta sarrera guztiak agortu ziren aurrez. Ia oraingo diskoa zuzenean herrian entzuteko aukerarik dugun.