"Hemen da-eta Marea Arroxa!"

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2013ko uzt. 11a, 16:18

Iritsi gara uztailaren erdi aldera, eta gerturatzen ari dira santioak eta saninazioak. Egun gutxi barru sarritan entzungo dugu abesti hau, nahiz eta urtean zehar saninazioek abestia dutela ia ahaztu.

Iaz sortu zuten Marea Arroxaren abestia. Haujijijai! Batzordeak, Skandalue elektrotxarangak, Udal Musika Bandak, Juan Antxieta Musika Eskolako koruko ikasleek, Julian Barrenetxea Abesbatzakoek, Baigerakoek eta Olatz Prat, Aritz Arzaekllus, Xabier Izagirre, Ruben Fernandez eta Felipe Murillo abeslariek hartu zuten grabaketan. Abestia, berriz, Unai Frantzesenak eta Felipe Murillok egin, eta Eñaut Gaztañagaren Zestoako estudioan grabatu zuten.