Euskalkiyek gora eta euskera batua ...

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena | Iruzkina
2012-02-07 12:23

Euskalkiyek gora eta euskera batua behera, nik azpeitiarrez idaztet sare sozialetan, eta komunitate hontane hala eingoet. Interneteko sare zabalien txoko bat daukeu azpeitiarrok, eta aberasagarriye iruitze zat azpeitiarrez idatzitako komentayo, artikulu eta abarrak kaleratzie. Ba hoixe, nere lehenengo ekarpena azpeitiarrez!

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2012-02-07 : 12:28

Zer da azpeitiarrez idaztea? Nola da hori? Uztarria herri aldizkarian gure ustez hala hasi ginen elkarrizketa informalen atalean, eta 'txerrikei earra eiten genun'.

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena | 2012-02-07 : 12:35

Ez dakit azpeitiarrez idaztie zer dan, egiye esan. Nere ustez azpeitiarrez idatzi det aurreko ekarpenien, baino esan laiket zer eztan azpeitiarrez idaztie: 'zerrikeria', 'txerrikexe', 'txerrikerixia', 'zerrikeri'...

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2012-02-07 : 12:39

Azpeitian askok azpeitiarrez hitz egitean 'txarrikei' esaten dute, ez 'txerrikei'. Beraz, nola da ustezko azpeitiar idatzian?

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena | 2012-02-07 : 12:44

'Txerrikeye' esango nuke nik... Eta, lehen ein dekan ekarpenan harire, euskalkiye nahieran ibiltzeiaunez, batzuk 'txarrikei' esangoiabe, eta beste batzuk 'txerrikei'.

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2012-02-07 : 12:51

Baina gauza bat dun hizketan erabiltzea eta beste bat hedabide estandar batean idaztea. Eta uztarria.com-eko komunitatea, hedabide estandar bateko parte bat dun. Beste kontu bat dun Twitter edo Facebook. Zer iruditzen Lekeitioko kazetari batek Berria-n 'dotsu', 'neban' eta abar idazten hastea? (edo gauza bera esan daiteke Baigorriko batez, Oiartzungo batez edo Azpeitiko batez).

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena | 2012-02-07 : 12:57

Nei aberasgarriye iruitze zitek esamolde hoiek ibiltzie. Baino, beste euskalkiyetako euskal hiztuneke ulertzeko morun hitzeite baldin badu. Itxi itxiyen hitzein gabe, hitz sueltuek euskalkiyen ibiltzie jendaurrin ondo ikusteiat. Gainea, iruitze zitek beste hainbat komunikabidetan euskalkiyek erabiltzeiela, ETBn adibidez.

Bestalde, Uztarriako albistiek, reportajiek eta abarrak euskera batuan idatzite eon beher debela iruitze zitek. Baino, komunitatien azpeitiarrez idaztie ondo ikusteiat.

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Bereziartua | 2012-02-07 : 13:00

eunon deizuela!
Enekoitz, ez iruitzen uztarria.com-eko komunitatie "hedabide estandar bateko parte ez-estandar" bat dala?
uztarria.com-en albistien atalien euskera batuan idaztie egokiyo ikusteiat, ba~o komunitatien atalien ez iruitzen badaukela kabidie hitzeite deun bezela idaztiek?

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2012-02-07 : 13:17

Ez dinat uste komunitatea parte ez-estandarra denik, hedabide estandar bateko parte delako. Zer da idatzian indartu eta egonkortu beharrekoa oraindik ere? Euskara batua. Baiona eta Arantzazu lehengo mendeko gailurrak ditun, baina prozesu berean gauden oraindik. Hitanoarekin gertatzen ari dena dinagu arrisku: ez zaindu, eta gaitza barruraino sartua dinagu.

Erabiltzailearen aurpegia Garbiñe Bereziartua | 2012-02-07 : 19:19

iepa, Enekoitz!
uztarria.com-eko komunitatie parte estandarra dan edo ez... bueno... azpeitiarrez osautako eta azpeitiarrei zuzendutako komunitate bat dan neurriyen, nik eztiat desegokiye ikusten hitzeite deun bezela idaztie.

Eta zer dan idatziyen indartu eta egonkortu beharrekue oraindik ere? ba... nere ustez idaztie bea. Gauze izetie erregistro batien eta bestien idazteko. Izen idatzi formala, akademikue, zientifikue, dibulgatibue, literaturie, propagandie, umorezkue, lagunartekue... Hizkuntza bea erabili ahal izan dezagula erregistro batien nahiz bestien idazteko.

Hirekin bat iteiat hizkuntzie zaindu inber deula esatekenien. Baño idatzizko euskerien inguruen etzaukeat hain ikuspuntu katastrofistie. Nik usteiat euskera batuek nahiko osasun ona daukela eta arrakastatsue dala. Beste herrialde batzutako hizkuntza-egoerak ezautzeko aukerie euki diat, eta zenbait tokitan (Galesen, esate bateako) benetako problemak zauzkeabe hizkuntza estandarizauen (batuan) inguruen. "Itxuen herriyen tuertue alkate" esan leizkek, baño nik uste batzutan eztala geixki etortzen beste realidade batzuk ezautzie geure egoerie pixket erlatibizatzeko.

Erabiltzailearen aurpegia Enekoitz Esnaola | 2012-02-07 : 20:51

Eta zutabegileren bat, edo kazetari kolaboratzaileren bat hasiko balitz 'Berria'-n, edo 'Uztarria'-n, edo 'Hitza'-n nahi duen bezala idazten (iteiat, ibiltzet, enue, deun...), euskara batuaren lorpenari eraso egiten? Oinarriak ez badaude argi, interpretazioaren eremuan sartzen gara, bakoitzak nahi duena egiten-edo. 2003an 'Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza' sortu aurreko asteetan Ondarroako eta Lekeitioko-eta lagunek 'bizkaitarraren' alde egiten ziguten bileretan, eta halaxe, Iban Arregi eta biok behin batzar baten aurretik Ondarroan genbiltzala, hormetako kartelen begira ohartu ginen herriko taldeek beraiek batua ederrean idazten zutela. Beraz, hango idatziko euskarazko hedabidean zergatik egin 'bizkaitarrez'? (bidenabar, esan dezadan 'Egunkaria'-ren akats nagusietakoa 'Bizkaia' gehigarrian 'bizkaitarra' erabiltzea izan zela). Edota komunitate honetan idaztean (zera publiko batean), norberak zergatik du lizentzia euskara nahi duen erara erabiltzeko? Baina bo, bakoitzak ikusiko du idatzian zer ekarpen egiten dion euskara nazionalari.

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola | 2012-02-07 : 23:34

Ba gai hontan enitxiok hirekin ados, Enekoitz. Nere ustetan txoko hau dek propiyo azpeitiarrez idazteko aukerie emateun lekue, hala nahi dunantzat. Eta Azpeitia belaunaldi eta jatorri desberdinetako jendiek osatzeiaunez, azpeitiar idazkerie re desberdine dek idazle bakoitzen arabera. Etzeok patroi bakarra. Hartara bestiek ze hizkuntza zebilkiaben ikusteko aukerie zeukeau.
Txoko hau esandakuen "komunitatea" atalaz ai nauk. Gainontzeko ataletan hirekin bat natorrek.

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Frantzesena | 2012-02-08 : 09:58

Iruditzen zait kontzeptuak ez ditugula argi. Barkatuko didazue, baina ni idazten ari naizen jardun hau euskara batua da, baina baita Azpeitiko euskara ere. Kontzeptuak argitu beharko genituzke. Konparazio batera, “zer da Azpeitiko euskara?” “Ahozkoa/Idatzia”, “Batua/euskalkia” “Sare sozial guztiak berdinak dira? Berdin idatzi behar dugu guztietan? Etc.

Erabiltzailearen aurpegia Laxaro Azkune | 2012-02-08 : 12:10

Ni ados nago Enekoitzekin. Ea nork esaten didan niri zein diren azpeitiar euskalkiaren arauak. Bakoitzak nahi duen, edo ahal duen bezala idazten du. Ez dago araurik, hori kaosa da. Beraz ekarpen kaskarra egiten dion ustea dut. Esango nuke gainera batuan idazten ohitutakoari askoz zailago zaiola azpeitiarrez esaten dugun bezala idaztea. Batzuei polita irudituko zaie baina niri nahaste borrastea. Hizketan ere herriko hizkera kolokialetik kanpo, hedabideetan, irratian zein telebistan nik batua behar duela uste dut. Euskara batua euskaldun guziok elkar ulertzeko tresnarik egokiena da eta euskalkian idatzi edo hitz eginez ez gara euskaldun guziontzat ari, onenean ere geure txokokoentzat baizik, eta era araugabe batean.

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2012-02-13 : 13:14

Kontutan hartzekoa da norentzakoa: azpeitiarrez idatzi diezaioket lagun bati, berdin du zein den euskarria; baina kasu honetan, irakurlea nor izango den ez dakigunean, egokiena batuan idaztea dela iruditzen zait. Ez dakigu nor sartuko den web orrialde honetara eta azpeitiarrez komunikatzea irakurle batzuentzako traba izan daiteke.

Uste dut hobe dela edonori idazten duguna lehen begiratuan ulertzeko aukera ematea: eurek eta guk irabazten dugu. Azkenean euskaraz ari gara, eta euskara batua ez da ezer txarra, ez du gure izaera ezeztatzen: euskaldun guztiok elkar ulertu ahal izateko tresna da.

Honen harira, agian artikulu hau interesgarria irudituko zaizue:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/12/op...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa